Kaixo adiskide!
Galdera honi erantzutea ez zait hain erraza iruditzen, izan ere, ez dut oso argi zein den gatazka honen garailea, baina bietako bat esan beharko banu enpresa ateratzen dela garaile esango nuke.
Alde batetik, prosumerrarentzat oso ondo dago youtuberen zerbitzua, produktuak doan eskura ditzakelako, baina beste alde batetik enpresa garaile ateratzen dela esango nuke bizitzako arlo guztietan bezala gatazkak enpresak irabazten dituelako. Izan ere, youtube doako zerbitzu bat izan arren, negozio horren atzetik dauden pertsonek ez dut uste lan egingo dutenik ezeren truke.
Beraz, enpresa ateratzen dela garaile deritzot enpresek ez dutelako lan egiten, diruaren truke ez bada.
Hurrengo arte adiskide!