miércoles, 22 de diciembre de 2010

Urtubiako Gaztelua




STORY BOARD

Hasieran interesgarria iruditzen zaigu gazteluko txoko politenak, gauza deigarrienak (koadroak, landareak...) xehetasun planoetan aipatzea. Baina, beharrezkoa iruditzen zaigu ere, gaztelua bere osotasunean erakustea, jakiteko zerri buruz den bideoa. Beraz, plano orokorreko argazki bat jarriko dugu, gaztelua erakutsiko duena.

Aurkezlea ateratzen den bakoitzean gerritik gorako planoan aterako da, lehen planoan, alegia. agian baten bat gertukoa izango da.

Bukaerako argazkiak, orokorrak izango dira, panoramikoak.

lunes, 13 de diciembre de 2010

Second Life hezkuntzan




Bideo honetan Gorka Jakobe Palazio EHU-ko irakaslea ikus dezakegu, Second Life hezkuntzan erabiltzea dakartzan abantailak azaltzen.
Honen arira, Palazio irakasleak bere klaseetan Second Life-a zer den eta zertarako erabil daitekeen erakutsi digu. Are gehiago, baita ere berarekin tutoretza bat edukitzeko erabil dezakegula ere jakinarazi digu.
Second life-ren abantailetako bat ikasketa zentrutik urruti biziz gero, etxetik hezkuntza jaso dezakezula baieztatu du Gorka Palaziok. Beste abantailetako bat batez ere ikasleentzat zuzenduta dagoena, beraien parte hartzea eta motibazioa handitzean datzala azaldu du Palazio irakasleak.
Beraz esan, Second Life oso tresna ona dela iruditzen zait beste gauza askoren artean erosotasuna eta praktikotasuna eskain zaitzakeelako.

Hurrengo arte adiskide!

viernes, 3 de diciembre de 2010

Lip dub independència per Catalunya




Goian ikus dezakezun bideoa Kataluniaren independentzia aldarrikatzeko egin den lip dub-a da. Fenomeno hau orain dela gutxi hasi da eta arrakasta handiarekin gainera. Lip dub hau egiteko 5000 pertsona inguru bildu ziren Kataluniako herri batean, hain zuzen ere, Bic-en.
Kataluniako lip dub-a ikusita Euskal Herriak bere independentzia aldarrikatzeko gauza berbera egiteko asmoa du. Horretarako, abenduaren 6an Durangon liburuaren azokaren egunean, lip dub-a egitea pentsatu da. Ibilbidea 400 metrokoa izango da gutxi gora behera eta abestia Kortatu taldearen Sarri Sarri izango da. Deialdi honetan ere eskatzen da ahal izanez gero behintzat, ahalik eta jende gehien berdez jantzita joatea.
Lip dub honetan noski, ez dago adin konkreturik. Are gehiago, adin aniztasuna bilatzen da, alegia, gaztetxoenetatik hasi eta zaharrenetan bukatzea.
Amaitzeko esan, lip dub-a Euskal Herriaren independentzia aldarrikatzeko tresna interesgarria eta dibertigarria dela iruditzen zait.

Beraz, abenduak 6an denok Durangora!

Laster arte adiskide!

viernes, 26 de noviembre de 2010

"La otra historia de la independencia"




Tituluak dioen kontzeptu hau argitzera etorri zitzaigun urte honetako urriaren 21ean EHU-ra Julian Isaias Rodriguez, Venezuelako Errepublika Bolibianoko Espainiako enbaxadorea. Hitzaldi bat ematera etorri zen eta bide batez historian zehar sinestarazi izan dizkiguten gezurrak alde batera utziz egia azaltzera.
Hitzaldia gutxi gora behera 3 ordu iraun zituen eta ikasleek Isaias Rodriguezi galderak egiteko aukerarekin amaitu zen.

Hitzaldiaren hasieran azaldu zuen zergatik deitu dion "la otra historia de la independencia" eta esan zuen historia betidanik irabazleek idatzi dutela, alegia zuriek eta beraz beraien bertsioa bakarrik dugula, galtzaileena baztertua utziz.
Baina bizitzan alde guztietako bertsioak entzun behar dira eta kasu honetan galtzaileen bertsioa ere noski. Betidanik saldu izan nahi digute Amerika zuriek deskubritu zutela, baina bertan dagoeneko ez ahal zegoen indijenik? Eta hain zuzen Isaias Rodriguez jaunak baieztatzen duen bezala, bertako europarren lehenengo esklabuak ez ziren afrikarrak izan baizik eta bertako indijenak.
Honen arira, esan beharra dago antzinan Hego Amerikan aberastasun handia zegoela europarrak iritsi ziren arte. Huek iritsi eta dena ustiatzen hasi ziren bertako indijenak esklabizatuz, horregatik esan ohi da Hego Amerika mendeetan zehar zapaldurik egon den lurraldea izan dela. Garrantzitsua da esatea ere, betidanik saldu izan digutela Hego Amerika lurralde pobrea dela, baina ez dute esan gaur egun hala bada europarren zapalkuntzarengatik izan dela.

Beraz, argi dago kasu honetan komunikabideek egiten duten antzera, interesatzen dena bakarrik kontatzen dela, egia bazterrean utziz.

Laster arte adiskide!

sábado, 20 de noviembre de 2010

Seasons dokumentala




Bideo hau seasons dokumentalaren trailer bat besterik ez da baina nahikoa konturatzeko zein lan handia dagoen honen atzean. Seasons dokumentalak bere izenak dioen bezala urtaroak dira eta bideoko pertsonaiak mendiko bizikletan dioazen bitartean urtaroak pasatzen dioaz.

Nire ustez, bideoak kalitate oso ona du lan handia ikusten delako beste gauzen artean. Argiztapenari dagokionez, esan beharra dugu argi naturala erabiltzen dutela eta horrek lan handia du, izan ere, eguraldia kontutan hartu duten seinale. Soinuari dagokionez esan, ezinhobea dela abentura eta ausardia transmititzeko, mendiko bizikletan ibiltzen direnak bira eta akrobazia horiek egiten ausartak eta abenturazaleak direlako. Azkenik, imajinei egingo diet erreferentzia. Esan dezakegu imajinak direla bideo honetako protagonistak, izan ere, ikusgarriak dira eta horregatik lehentasuna ematen zaie.

Beraz, orokorrean oso landua dagoen bideo bat iruditu zait eta hona hemen emaitza.

Hurrengo arte adiskide!

sábado, 13 de noviembre de 2010

Livestream

Livestream Internet bidez telebista pertsonal bat egiteko aukera ematen duen bideo plataforma bat da eta Gorka Palaziok, EHU-ko irakasleak, berea dauka. Izan ere, egun batean ezin izan zuen klasea eman Madrilera joan behar izan zuelako hitzaldi bat ematera eta berak livestream-en bidez bere klasea jarraitzeko aukera eman zigun.

Teknologiaren munduak gero eta aurrerapen gehiago egiten ari da eta batez ere lanerako eta gure kasuan kazetari lanerako oso ondo datorkigu aukera paregabeak emango dizkigulako gure lana modu desberdinetara burutzeko.
Beraz, aurrerapena den guztia oso ondo iruditzen zait, beti ere lanerako badago zuzenduta, izan ere, gaur egun sare sozialak direla eta, bizitzako aurrez aurreko harremanak 2. maila batean uzteko joera dago eta hori ez dugula galdu behar deritzot.

Laster arte adiskide!

sábado, 6 de noviembre de 2010

Mikel Ayestaran, atzerriko berriemailea




Mikel Ayestaran kazetaria EHU-n egon zen hitzaldi bat ematen ikasleei gauza askoz jakinaraziz.
Ayestaran atzerriko berriemailea da eta batez ere ekialdeko lurraldeetan aritu da lanean, esate baterako, Irak, Iran, Afganistan... alegia, zoritxarrez gatazka asko bizi dituzten lurraldeetan.

Mikel Ayestaran atzerriko berriemailea izateaz gain, freelance ere bada, alegia langile autonomoa, berak ezartzen du bere kobertura. Honez gain, esan beharra dago EITB eta Vocento enpresentzat lan egiten duela, baina baita ere bere lanen berri emateko Internet erabiltzen duela, hain zuzen ere, facebook sare soziala.

Mikel Ayestaranen hitzaldiarekin agurtzen naiz.

Hurrengo arte adiskide!

sábado, 23 de octubre de 2010

Carlos Fernandez Liriari egindako elkarrizketa. Despierta: Lucidez y sabiduría en estado puro



Carlos Fernandez Liria filosofoa izateaz gain, Madrileko Unibertsitate bateko irakaslea da, hain zuzen, Universidad Complutense de Madrid-ekoa.

Fernandez Liria jauna elkarrizketa honetan etnozentrismoaz hitz egiten hasten da. Berak dioenez, hori oso ondo dago isladatuta historiako testu liburuetan esanez, Amerika europearrek deskubritu zutela, baina noski Amerika europearrek deskubritu baino lehen bertan nornait egongo zen ezta? Hauxe da hain zuzen Carlos Fernandez Liriak dioena.

Kapitalismoari ere erreferentzia egiten dio. Izan ere, berak dio antzinan klaseen arteko desberdintasunaz jabetzea errazagoa zela gaur egun baino, lehen esklabuak... baitzeuden. Gaur egun, denak gaude kapitalismoaren sarean harrapaturik eta hortaz klaseen arteko bereizketa ez da hain nabaria bere ustez.

Produkzio kapitalista etengabea da gero eta gehiago kontsumitzeko helburuarekin eta horretarako kapitalistek proletarioak erabiltzen dituzte beren intereserako. Baina Fernadez Liria jaunak dio kapitalismoaren mugimenduaren biktimak dirudunak ere badirela, alegia denak gaudela murgilduta erokeri horretan.

Honekin batera, Espainiar estatuan inmigrazioaren auzian izugarrizko hipokresia dagoela ere baieztatzen du esanez, garai batean espainiar asko joan zirela Hego Amerikara lan bila eta bertan egin zutela beren bizia eta gaur egun Espainar estatuak egundoko arazoak jartzen dizkiela Amerika eta beste estatuetako herritarrei bertan bizi eta lan egiteko eta ideia hau defendatzen du filosofo eta irakasle honek gauza askoren artean.

Chompskik zioen bezala "caminamos hacia un tercer mundo global ". Fernandez Liriak dio mundua ez dagoela osatuta zuzenbide estatuez baizik eta naziek erabili zituzten konzentrazio esparruez.

Azken finean, Carlos Fernandez Liriak esan nahi du gauza askoren artean mundua hipokresia bat dela eta gu nola ez, horren biltimak garela.

Bidioaren argiztapena ez dela oso ona esan genezake, izan ere, ezkerraldetik argi guztia sartzen da eta ondorioz eskuinaldeari itzala egiten dio eta ondorioz, Fernandez Liria jaunari aurpegiaren eskuinaldeko zatia ez zaio ondo ikusten.
Soinua nahiko ona da ondo entzuten zaiolako, nahiz eta fondoko zarata apur bat entzuten den eta imajinei dagokienez esan beharra dago berak dioenarekin batera dioaztela, baina kasu honetan ez dira bidioaren protagonistak, Carlos Fernandez Liria baita.
 Azkenik esan elkarrizketaren bidioa revelacionalgeciras.blogspot.com-en aurki dezakezutela.
Elkarrizketa honekin agurtzen naiz.

Laster arte eta ongi izan adiskide!

domingo, 10 de octubre de 2010

Hedabideak, manipulazioaren erregeak!!!




Bideo honek azaltzen duen bezala, hedabideek egundoko boterea dute, beren helburua zu eta ni bezalako jendea entretenitzea izanik, jende boteretsuaren bidea ez oztopotzeko asmoz.
Komunikabideek gure gizartean dauden benetako arazoak estaltzea lortzen dute entretenimenduzko produktuak eskainiz. Adibide bat jartzearren, gaur egun izugarrizko krisi ekonomikoa jasaten ari gara eta hedabideek jendeak politikariei errua ez leporatzeko prentsa arrosa etabarri ematen diete garrantzia hauek benetako arazoez ahazteko.

Izan ere, neurri handi batean hedabideak gure bizitzaren gidoiaren egileak dira. Komunikatzea, mundua eta nola ez, jendea dominatzea baita!
Errefrau zahar batek dioen bezala: "la información es poder" eta halaxe da, informazioa edukiz gero edozer gauza egin edo lor daitekeelako. Baita ere esan beharra dago, ez dugula ahaztu behar telebistak gezurra ekoizten duela edota informazioa ezkutatu eta makillatu egiten duela; azkenengo hauek azken finean gezurraren sinonimoak direla esan beharra dago.

Beraz, etorkizuneko kazetariok konpromezu eta lan handia dugu honek guztiak beste kolore edo itxura bat eduki dezan; besterik gabe jendeak egiaren eta benetako errealitatearen berri izan dezan.

Bidioaren edukia azalduta, jarraian alderdi tekniko eta estetikoari egingo diot erreferentzia.
Kalitate oneko bidioa dela iruditu zait, bai argi, irudi eta soinuari dagokionez. Bidio honetan, imajinek testuari itzala egiten diote, izan ere, askotan esaten den bezala: "una imagen vale más que mil palabras".
Argiari dagokionez, esan beharra dugu bidioko puntu inportanteenak fokatzeko edota garrantzia emateko erabili dela, esate baterako, aurkezlea hitz egiten ari denean atzeko fondo guztia kolore beltzean dago eta honi lehentasuna emateko argi guztia fokatzen diote.
Azkenik, soinuari erreferentzia txiki bat egingo diot. Soinuak, beldurra eta kezka adierazten du esan nahi denarekin eta irudiekin koordinatuz.

Hau izan da nire blogeko lehenengo iruzkina, baina ez azkena.

Beraz, laster arte adiskide!

domingo, 3 de octubre de 2010

Ongi etorri adiskide, kazetaritzaren txokora!!!

Blog honen bitartez kazetaritzaren mundura hurbiltzen saiatuko natzaizu, bideoak komentatuz edota ekarpenak eginez.
Nire helburua da txoko honetatik ahal dudan neurrian hitzen mundura murgiltzea.

Laster edukiko duzu txoko honen berri!