viernes, 26 de noviembre de 2010

"La otra historia de la independencia"




Tituluak dioen kontzeptu hau argitzera etorri zitzaigun urte honetako urriaren 21ean EHU-ra Julian Isaias Rodriguez, Venezuelako Errepublika Bolibianoko Espainiako enbaxadorea. Hitzaldi bat ematera etorri zen eta bide batez historian zehar sinestarazi izan dizkiguten gezurrak alde batera utziz egia azaltzera.
Hitzaldia gutxi gora behera 3 ordu iraun zituen eta ikasleek Isaias Rodriguezi galderak egiteko aukerarekin amaitu zen.

Hitzaldiaren hasieran azaldu zuen zergatik deitu dion "la otra historia de la independencia" eta esan zuen historia betidanik irabazleek idatzi dutela, alegia zuriek eta beraz beraien bertsioa bakarrik dugula, galtzaileena baztertua utziz.
Baina bizitzan alde guztietako bertsioak entzun behar dira eta kasu honetan galtzaileen bertsioa ere noski. Betidanik saldu izan nahi digute Amerika zuriek deskubritu zutela, baina bertan dagoeneko ez ahal zegoen indijenik? Eta hain zuzen Isaias Rodriguez jaunak baieztatzen duen bezala, bertako europarren lehenengo esklabuak ez ziren afrikarrak izan baizik eta bertako indijenak.
Honen arira, esan beharra dago antzinan Hego Amerikan aberastasun handia zegoela europarrak iritsi ziren arte. Huek iritsi eta dena ustiatzen hasi ziren bertako indijenak esklabizatuz, horregatik esan ohi da Hego Amerika mendeetan zehar zapaldurik egon den lurraldea izan dela. Garrantzitsua da esatea ere, betidanik saldu izan digutela Hego Amerika lurralde pobrea dela, baina ez dute esan gaur egun hala bada europarren zapalkuntzarengatik izan dela.

Beraz, argi dago kasu honetan komunikabideek egiten duten antzera, interesatzen dena bakarrik kontatzen dela, egia bazterrean utziz.

Laster arte adiskide!

sábado, 20 de noviembre de 2010

Seasons dokumentala




Bideo hau seasons dokumentalaren trailer bat besterik ez da baina nahikoa konturatzeko zein lan handia dagoen honen atzean. Seasons dokumentalak bere izenak dioen bezala urtaroak dira eta bideoko pertsonaiak mendiko bizikletan dioazen bitartean urtaroak pasatzen dioaz.

Nire ustez, bideoak kalitate oso ona du lan handia ikusten delako beste gauzen artean. Argiztapenari dagokionez, esan beharra dugu argi naturala erabiltzen dutela eta horrek lan handia du, izan ere, eguraldia kontutan hartu duten seinale. Soinuari dagokionez esan, ezinhobea dela abentura eta ausardia transmititzeko, mendiko bizikletan ibiltzen direnak bira eta akrobazia horiek egiten ausartak eta abenturazaleak direlako. Azkenik, imajinei egingo diet erreferentzia. Esan dezakegu imajinak direla bideo honetako protagonistak, izan ere, ikusgarriak dira eta horregatik lehentasuna ematen zaie.

Beraz, orokorrean oso landua dagoen bideo bat iruditu zait eta hona hemen emaitza.

Hurrengo arte adiskide!

sábado, 13 de noviembre de 2010

Livestream

Livestream Internet bidez telebista pertsonal bat egiteko aukera ematen duen bideo plataforma bat da eta Gorka Palaziok, EHU-ko irakasleak, berea dauka. Izan ere, egun batean ezin izan zuen klasea eman Madrilera joan behar izan zuelako hitzaldi bat ematera eta berak livestream-en bidez bere klasea jarraitzeko aukera eman zigun.

Teknologiaren munduak gero eta aurrerapen gehiago egiten ari da eta batez ere lanerako eta gure kasuan kazetari lanerako oso ondo datorkigu aukera paregabeak emango dizkigulako gure lana modu desberdinetara burutzeko.
Beraz, aurrerapena den guztia oso ondo iruditzen zait, beti ere lanerako badago zuzenduta, izan ere, gaur egun sare sozialak direla eta, bizitzako aurrez aurreko harremanak 2. maila batean uzteko joera dago eta hori ez dugula galdu behar deritzot.

Laster arte adiskide!

sábado, 6 de noviembre de 2010

Mikel Ayestaran, atzerriko berriemailea




Mikel Ayestaran kazetaria EHU-n egon zen hitzaldi bat ematen ikasleei gauza askoz jakinaraziz.
Ayestaran atzerriko berriemailea da eta batez ere ekialdeko lurraldeetan aritu da lanean, esate baterako, Irak, Iran, Afganistan... alegia, zoritxarrez gatazka asko bizi dituzten lurraldeetan.

Mikel Ayestaran atzerriko berriemailea izateaz gain, freelance ere bada, alegia langile autonomoa, berak ezartzen du bere kobertura. Honez gain, esan beharra dago EITB eta Vocento enpresentzat lan egiten duela, baina baita ere bere lanen berri emateko Internet erabiltzen duela, hain zuzen ere, facebook sare soziala.

Mikel Ayestaranen hitzaldiarekin agurtzen naiz.

Hurrengo arte adiskide!