Kaixo adiskide!
Gaurkoan Jane Hart adituaren 2011ko Interneteko programen sailkapenarekin natorkizue.
Zerrenda honen bitartez argi geratu da Twitter lehenengo postua betetzen duela 357.5 boturekin eta atzetik Youtube 239 boturekin eta brontzesko postua Google Docs-ek betetzen duela 224.5 boturekin.
Facebook sare sozial hain ezagunak 9. postua betetzen du 113 boturekin eta Dropbox programa, zeina gure irakasleak, Gorka Palaziok, aholkatu zigun gazteluaren gaineko storyboard-a egiteko, 13. postuabetetzen du 91 boturekin.
Azkenik uste dut garrantzitsua dela aipatzea ere blogger-ek (gure bloga doan egiteko erabili dugun erramintak) 14. postua betetzen duela eta audacity-k (Nafarroako konkistaren irratsaioa grabatzeko erabili dugun audio programak) 25. postua betetzen duela 53 boturekin.
Beraz, argi dago Jane Harten zerrendaren arabera Twitter dela Interneteko erregina.
Laster arte adiskide!