Kaixo adiskide!
Gonzalo Martin, ikusentzunezko komunikazioan aditua, EHUra etorri zen konferentzia bat ematera.
Konferentzia hartan batez ere azpimarratu zuen gaur egun telebista Internet bidez indibidulaki ere ikus daitekeen erraminta bat dela.
Martinek ere aipatu zuen aldi berean Internet oso baliabide aproposa eta aberatsa dela, baina aldi berean oso urria.
Izan ere, Interneti esker nahi duzuna nahi duzunean eskura dezakezu doan eta gainera edozein gauzari buruz informazio asko aurki dezakezu. Dena den, gauza guztiak bezala bere alde txarra ere badu, izan ere, Interneten iruzur asko aurki dezakegu eta askotan informazio ofiazala uste duguna dena ez da ofiziala...
Gonzalo Martinek ere esan zuen, pertsona batek egin dezakeela bideo bat oso luzea dena eta youtubera igo, zeina ez duen plano aldaketa handirik eta hortaz oso aspergarria bilakatu daitekeena eta honen irtenbide gisa nahi diren plano sekuentziak aukera ditzakegu eta ondoren editatu, hasieran bideo luzea eta astuna izango zena bideo arina eta entretenigarria bilakatuz.
Martinek ere"Alive in Baghdad"-eri egin zioen erreferentzia. Izan ere, hasiera batean informazio iturria zen eta ondoren marka batean bilakatu zen.
Beraz, uka ezina da Internet etorkizuneko erraminta nagusiena izango dela esatea!
Gonzalo Martinen bideoa ikusi nahi izanez gero, Gorka Palazioren blogean aurki dezakezute: http://www.palazio.org/
Hurrengo arte adiskide!